XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon Dantza, igande eta jai goizetan, eguerdira arte, egiten den herri-sozial dantza da eta erabiltzen da baita ere atzerritar pertsonaia nabarmenduei errespeto eta adeitasuna erakusteko, holakoetan batez ere agintariek dantzatuz... (Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak liburutik, 207 orrialdean).

Ezpata Dantza... Bi era daude, bat Corpus Christiko prozesioan eta herrietako Patroi Santuen egunetan dantzaten dena, hiru edo lau dantzarik, eta talde ugari antolatzen da, bataz beste haundiak, herriaren haundiaren arabera, zubi bat egiten dutelarik; dantza honen aintzintasun dato kronologiko bezala aipatu dezagun, nola 1660ean, Donostiako Corpus Eguneko prozesioan Felipe IV parte hartu zuenean, ehun gizonek dantzatu zutela (Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak liburutik, 99 orrialdean).

Beste era, beren buruzagiaren aurrean (kapitainaren aurrean) hamabi dantzarik dantzatzen dute, bakoitzak eskuan ezpata motz bana duelarik eta plazako dantzak deitzen zaienetakoak bezala dantzatzen da, bueltako karrerak eginaz, figura hau Corpus eguneko Ezpata Dantzan egiten ez delarik.

Era hau ez du aipatzen Iztuetak bere liburuan.

Brokel Dantza... Dantza hau denboraldi luzeka interpretatzen da, 4-5 urteka, eta batez ere herrietako Jai Nagusietan... (Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak liburutik, 214 orrialdean).

Jorrai Dantza... Herriko jaiak amaitzean dantzatzen da, zahagi puztu eta haitzur eta guzti, behin husturik eta irri eta farra utzirik, betiko lanari heldu behar zaiola adieraziaz... (Gipuzkoako Dantza Gogorangarriak liburutik, 227 orrialdean).